Materiales Almacén Dionisio Ormazabal

HORMIGOA DEKORATIBOA

Egurra, oxidoa, harria... imitatzen duten hormigoizko pieza aurrefabrikatuak.
Erabat pertsonalizatuak koloreari, formari eta tamainari dagokionean, barrurako zein kanporako. Ez du mantenurik behar.
argazki galeria

ZERAMIKA

Barrurako eta kanporako zeramika eta terrazoa...
Etxe barrurako zein kanporako zeramika eta terrazoa daukagu. Merkatuko azken materialik onenak eta modelorik berrienak jarriko ditugu zure eskura.

ESTALKIAK

Estalkietarako, teilatuetarako, sabaietarako... materiala
Zure etxearen edo eraikinaren teilatua egiteko beharrezko material guztia daukagu, eta teilatuan pilatzen den ura jasotzeko eta bideratzeko hodiak edo zorrotenak ere bai.

EBAKUAZIOAK

Kearen eta gasen ebakuazioetarako materiala...
Eraikinetako eta etxeetako kea eta gasa ebakuatzeko beharrezko materiala daukagu Dionisio Ormazabalen.

LAMINATUA

Zure etxeari ukitu berezia emateko...
Zure eskura jarriko dugu zorurako material laminaturik modernoena, estilo nordikotik hasi eta egur natural ia guztien imitazioa egiten duen zoru laminatura, tamaina eta zabalera ugaritakoa.

HARRIAK

Harri naturalak eta landutako harri artifizialak...
Harri naturaletan eta landutako harri artifizialetan aukera zabala dugu. Kaliza, kuartzita, eta arbela bezalako materialekin lan egiten dugu.

SANEAMENDUA

Urbanizazio lanetarako beharrezko guztia...
Euri urak jasotzeko material ugaritako arketak eta hoditeria, lurrerako zintarriak, kanaletak eta saretak eta erregistro tapak.

TABIKERIA

Eraikuntzarako material aukera zabala...
Eraikuntza lanetarako ezinbestekoak diren materialak aurkituko dituzu Dionisio Ormazabalen, adibidez blokeak eta adreiluak.

URBANIZAZIOA

Urbanizazio lanetarako beharrezko guztia...
Urbanizazio lanetarako beharrezko material guztia: balkoietarako eta terrazetarako zeramika, espaloietarako zeramika eta terrazoa, argiteriarako erregistro tapak, kalerako hoditeria…

Eraikuntza lanetarako material osagarrietan ere aukera zabala daukagu. Bisita ezazu Tolosan daukagun dendan dugun erakusketa edo Anoetako biltegia, zure ametsak betetzen lagunduko dizugu.

Eskatu informazio gehiago