Denda

Tolosa erdigunean daukagu denda, Nafarroa etorbidean 2. Birgaitze lan txikietarako materiala erosi daiteke bertan.

Etxe barrurako zein kanporako zeramika eta laminatu aukera zabala daukagu, jarri aurretik aukera guztiak aztertu eta zure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izateko.

Dionisio Ormazabalen lanean dihardugun profesional guztiak zure beharretara egongo dira, eta aholkularitza eskainiko dizute behar duzun horretan guztian